XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXILE'N
Lenen, Akila, Bernardo ta Koldo, 13 urtetako mutillak, beren astialditan, izparringi, izotz, arrai saltzen asi ziran, autobusetako txartelariari lagunduaz....

Gero, jaso zuten edo atera zuten diruz beren auzo-inguruan bizi zan emakume zaartxo bati lagundu zioten.

JORDANIA'N
Erruben, iges egindakoen erribiltze batean bizi da.

Gerratea iñork onartu ezin dezakean gauza da.

Bere aita, Kuwait'era joana zan, lan billa.

Erruben lau anaietan andiena zan.

Leenago bere jolasik kutunenak guda-jolasak oi zituan.

Orain jabetu da guda gauza txarra dala, bizia dala jatorrena.

Orregatik, guda-jolasak baztartu ta bere anaitxikien pozlari egin zaigu.

ZURE JOLASAK / ZURE ERRI.

TCHAD-APRIKA-LURRETAKOA
Aprika-erri onetako umetxo batzuek (talde batek) beren iturri edo ur-zuloak loikeriz, eta botella ausitakoz zikinduta daudela ikusi dituzte.

Nola erri-alde aietako asko oiñ-utsik ibilli oi diran, lan-saio batean, botella-ausi ta zikinkeriak kendu egin dituzte.

Orain, gauean ere, joan leike bide aietatik ankak urratzeko bildurrik gabe.

Lan jatorra, erriaren aurrerapenerako jokabide bikaiña oso.